Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Hirigintza

Gainzuri-Komentua eremuan hamar etxe gehiago egingo dituzte

Urretxu

75 etxebizitza egingo dituzte guztira eremu horretan: 29 babestuak izango dira eta 46 libreak

2025/03/07
Otamotz

Urretxuko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko (HAPO) 11.1 azpieremuan (Gainzuri-Komentua) aldaketa bat egingo du, bertan hamar etxebizitza gehiago egin ahal izateko. Aldaketa asteazkeneko osoko bilkuran onartu zen, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk abstentzioa eman zuen. Hamar etxebizitza gehiago egin ahal izateko, HAPOn aldaketa egiteaz gain, sustatzailearekin hitzarmen berri bat sinatuko da.

Gainzuri-Komentua azpieremuko aldaketa sustatzaileak eskatuta egingo da. «Azken urteotan lehengaien prezioak igo egin dira eta eraikitzaileak sustapena ez zela bideragarria esan zigun», aipatu zuen Igor Zubillaga zinegotziak. Izan ere, sustapen horrek karga urbanistiko garrantzitsua du. Eraikitzaileak bi igogailu egin behar ditu, besteak beste.

Egitasmoa aurrera atera dadin, eraikitzaileak 1.000 metro koadro gehiago izango ditu. Bi eraikinetako bati solairu bat gehituko zaio eta solairu horretan hamar etzebizitza egingo dira. Horietatik, lau babestuak izango dira eta sei libreak. Hala, 75 etxebizitza egingo dira guztira. 46 libreak izango dira eta 29 babestuak. 

Zubillagak egitasmo hau oso garrantzitsua dela esan zuen. «Bi igogailu egiteaz gain, haurreskolan larraldietarako irteera berria egingo da. Gainera, 700 metro koadroko lurzorua lortu dugu eta eskola publikoak jolasleku bezala erabiliko du. Egitasmo honek herriaren interesa defendatzen du».

EH Bilduk abstentzioa eman zuen, ez baitago ados eremu horretarako aurreikusitako hirigintza proiektuarekin. «2021ean, hitzarmen originala sinatu zenean, ez ginela oztopo izango esan genuen. Etxebizitzen ingurukoa gizartearen kezka nagusietakoa da. Abstentzioa emango dugu, orduan bezala».

Asteazkeneko osoko bilkuran beste gai batzuk ere landu ziren. Udal eraikin eta lokalen garbiketaren kontratuan aldaketa egin zuen, haurreskolan haur gehiago daudelako eta bi gela gehiago garbitu behar direlako. Hala, garbitzaileek denbora gehiago behar dute garbiketa egiteko.

Diru-laguntzak

Horretaz gain, diru-laguntza programak onartu zituzten. Gizarte Ekimena sailari dagokionez, gizarte arloan lan egiten duten herriko elkarteei, nazioarteko lankidetzan lan egiten dutenei, gizarte bazterketa arriskuan daudenei eta merkatariei emango dizkiete diru-laguntzak. Udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak ere banatuko dira. 

Sustapen Soziokulturala sailari dagokionez, euskara, kirola eta kultura bultzatzeko diru-laguntzak banatuko dira. Urretxu Kirola bekaren bigarren edizioa ere onartu zen. 5.000 euro banatuko dituzte baldintzak betetzen dituzten herriko goi mailako kirolarien artean.

Horretaz guztiaz gain, Urretxuko nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien jardura mantentzeko diru-laguntzak onartu zituzten. Albaitariaren lana eta pentsua ordaintzeko laguntza emango diete, besteak beste. EH Bilduk abstentzioa eman zuen, lehen sektoreak are eta bultzada handiagoa behar duela uste duelako. Ordenantza bat prestatzea eta laguntza gehiago ematea gustatuko litzaieke. Besteak beste, autorik ez duten baserritarrei taxi zerbitzu berezia eskaintzeko eta baserritarrek erabiltzen ez dituzten lurrak interesa izan dezaketenek erabiltzeko. Udalak zubi lana egitea proposatu zuten. Jon Luqui alkateak udala dagoeneko erabiltzen ez diren lurrak erabili daitezen lortzeko lan egiten ari dela erantzun zion.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT