Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Sormonak egitasmoan parte hartu duten 15 gazte Alemaniara joango dira ostiralean

Urretxu

Urretxurekin anaituta dagoen Schwarzenbruck herrira joango dira eta sormena landuko dute Alemaniako gazteekin

2025/04/02
Otamotz

Ostiral honetan, 04:30ean, 18 laguneko taldea Urretxutik Alemaniako Schwarzenbruck herrira abiatuko da, udalen arteko Erasmus+ programaren eskutik. Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak koordinatutako ekimen honetan, 15 neraberekin batera hiru arduradun joango dira. Eguerdi aldera, Schwarzenbruckera iritsitakoan, beste 18 laguneko taldeak egingo die harrera. Guztiek astebeteko egonaldia egingo dute bertan. Sormena landuko dute, hori baita egitasmoaren ardatza.

Sormonaken azken ekitaldian parte hartu, proiektua aurkeztu eta interesa agertu zuten 41 lagunen artean zozketa egin da parte hartzaileak aukeratzeko. Genero oreka aintzat hartu da. 14 eta 18 urte bitarteko nerabeak dira. 

Sormena landuko dute, Urretxuko Gazteria sailak Europan aurkeztutako elkartrukearen ardatza sormena baita: ez arteari edota kulturari dagokionez bakarrik, baita gainontzeko esparruei lotuta ere. Hala, astebeteko egonaldian, sormenari lotutako ekintzak egingo dituzte elkarrekin: arte, diseinu eta teknologiarekin lotutako bisitak eta ikastaroak egingo dituzte, museo, kultur elkarte, enpresa eta bestelako erakundeen eskutik.

Sormena ez ezik, Schwarzenbruck eta Nurenberg inguruko historia, kultura eta naturguneak ezagutuko dituzte, bertako adin bereko biztanleen eta bi hirietako elkarte eta eragileen eskutik. Hori guztia era ludiko eta gozagarrian egingo dute. Eta nola ez, bi taldeek aisialdirako aukera ere izango dute. Urretxuko Udalaren webgunean egunez eguneko jarraipena egingo dute, argazkien eta testu laburren bitartez. Urrian, alemaniarrak Urretxura etorriko dira.

Alfonso Cuesta

Udalak asteartean eman zuen bidaiaren berri, gazteekin eta beraien gurasoekin egindako bileraren aurretik. Prentsaurrekoan Maialen Fidalgo zinegotziak eta Beñat Zamalloa Gazteria teknikariak parte hartu zuten. Fidalgok Urretxu eta Schwarzenbruck nola anaitu ziren azaldu zuen. «Harreman horren hazia Urretxuar batek jarri zuen, Alemanian bizi zen Alfonso Cuestak, 1988an, bi herriok, Urretxu eta Schwarzenbruck elkar ezagutzera eman zituenean eta senidetzaren aldeko lanari ekin zionean. Lan horren ondorioa izan zen 1991n bi herriek sinatutako senidetza hitzarmena, Albert Frister eta Ramon Arbizu alkateek sinatu zutena».

Harrez geroztik, hamaika joan-etorri egin dituzte urretxuarrek Alemaniara eta alemaniarrek Urretxura: kirol txapeleketetara, hizkuntza ikastera, ekitaldi kulturaletara, lanera, eta nola ez, jaietara. «1990eko hamarkada oso emankorra izan zen zentzu horretan, eta elkartruke ugari egin ziren, bereziki gazteen artean, eta gaurdaino dirauten harreman pertsonalak sortu ziren. Ostiralekoarekin, garai hartakoa bezain emankorra izango den etapa bati hasiera eman nahi diogu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT