
Bigarren urtez jarraian, adinekoek haurrekin irakurri dute Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldi hau Gure-Txoko jubilatuen elkarteak eta Adinekoen Kontseiluak antolatu dute, Zumarragako Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin. Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxeetako LH3ko ikasleek parte hartu dute. Gure-Txokoko literatura tailerrekoek Rocio Bonillaren Munduko liburu metarik altuena ipuina irakurri dute haurrekin. Ondoren, Irri Makil antzerki taldekoek El pez dorado lana antzeztu dute.