
Igandean, 09:00etatik 14:00etara, Urretxuko lore eta landare azokaren 19. edizioa egingo dute Gernikako Arbola plazan. Bederatzi postu egongo dira: sasoiko loreak eta landareak, sukaldaritzakoak… 11:00etan nahi duten guztiek lore lehorrekin eskulan bitxiak egiten ikasiko dute. 11:30ean Iparragirre Balerdi musika bandak joko du. Gainera, erosleen artean loreak eta landareak zozkatuko dituzte.