
Musti Taldeko kideak Zubietan izan dira gaur. Imanol Alguacil entrenatzaileari, Alex Remiro atezainari eta Mikel Oiartzabal aurrelariari oroigarriak oparitu dizkiete. Bisitaren helburua Remirori eta Oiartzabali oroigarriak ematea zen (atezainari, iaz jasotako gol kopuru txikiagatik eta gazteekin egiten duen lanagatik, eta aurrelariari, golegile onena izateagatik), baina Imanoli ere oroigarria ematea erabaki dute. Izan ere, duela egun gutxi ez duela Reala entrenatzen jarraituko iragarri zuen eta Musti Taldekoek eskerrak eman nahi izan dizkiote egin duen lan onagatik. Musti Taldearen oroigarriak Iñaki Gorostidik egin zituen, urte hasieran hil zen harrijasotzaile eta artisau adunarrak.