Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

Zumarraga
2025/07/03
Otamotz

Zumarragarrek urteko egun handiena ospatu zuten atzo. Santa Isabel eguna herritar guztientzat da berezia, baina bereziki txistularientzat eta dantzarientzat. Komunikabideok dantzariei ematen diegu protagonismoa eta askotan txistulariak ahaztu egiten ditugu. Baina dantzariak bezain garrantzitsuak dira. Horra hor Antxiñako Ama taldeko Mariaje Arratibelek txistularien Santa Isabel egunari buruz idatzitako testu hunkigarria.

“Uztailaren 2a data berezia da Zumarragan. Santa Isabel eguna heltzearekin batera, herriak tradizioa, emozioa eta artea uztartzen ditu. Egun horretan, goizean goizetik, txistulariontzat momentu zirraragarria iristen da: ezpata dantzaren doinua jotzea, dantzariei lagunduz.

Goizeko zortzietan kalejira hasten dugu txistulariok. Herriko kaleetan barrena giroa pizten dugu, eguna esnatzen. Doinuak airean, oinak lurrean, eta irribarreak bistaz bista. Eta handik gutxira, 09:30ean, herriarekin batera Antiora igotzen gara. Une horretan guztiak hartzen du beste kutsu bat: herria mugitzen da, herria batzen da, eta festa giroa nagusitzen da. Bertan ulertzen da herri baten izana: sustraitua, partekatua, bizia.

Ez gara soinu hutsa: dantzarien pausoa gure erritmoan doala sentitzen dugu, eta guk, haien mugimendu bakoitzarekin, keinu bakoitzarekin, bat egiten dugu. Prestaketa luze baten emaitza da: entseguak, ahalegina, arreta, eta batez ere, elkarren arteko konfiantza. Musika eta dantza bereizi ezina bihurtzen dira.

Dantzariekin batera kezkatzen gara, haien pausoa zehatza izan dadin, gure doinuak bidea argitu dezan. Une bakoitza zaindu beharra dago: elkarri entzunez, elkarri eutsiz. Gure artean sortzen den kohesioak egiten du eguna berezi. Talde lana da guztia. Eta horregatik, doinuak ere sakontasun berezia hartzen du.

Guretzat, urteko egun politena da. Goizetik bertatik sentitzen da giro berezi bat: urduritasuna eta ilusioa elkarrekin, eguneroko soinuak isildu eta gure txistuek airea betetzen dutenean. Herriko kaleetan zehar, belaunaldiz belaunaldi gordetako melodia horiek berriz bizitzen dira, eta guk, urtez urte, zati bat jartzen diogu kate horri.
Ezpata dantza eguna da, bai, baina ez da dantza hutsa. Musika eta dantza uztartzen diren unea da, baina batez ere, herria biltzen duen eguna. Guk jotzen dugun doinu bakoitzean, pauso bakoitzean, bada lotura bat: elkarrekin egoteko gogoa, herri sentimendua elikatzeko beharra.

Santa Isabel egunean, dantzaren eta musikaren bidez, herria bihotzean hartzen da. Eta hori da benetan garrantzitsua: artea tresna bihurtzea elkartasunerako, batasunerako, ospakizunerako. Urte osoan prestatutako lana egun bakarrean adierazten da, baina haren oihartzuna askoz harago doa.

Txistuaren taupadaz eta dantzaren arnasez, Zumarraga herri bihurtzen da”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
4

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
5

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
6

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT