
Pello Biain filosofiako irakasle eta eragile kulturalak erretiroa hartu du. Atzo (ostirala), UGLEko lankide eta lankide ohiekin bazkaldu zuen Etxeberri jatetxean. Lagunak Biainen alkandora bereziak omendu zituzten, beraiek ere antzerakoak jantziz.
Biainek ez du filosofia eskola gehiago emango UGLEn, baina elkarrizketa eta hausnarketa kritiko saioak antolatzen jarraituko du. Hurrengoa datorren asteazkenean izango da, 18:30ean, Zumarragako kultur etxean. Hilaren 16an, ordu berean eta internetez, Alejandra Lopezek Mexikotik gidatutako saioa egingo dute. Azken saioa hilaren 23an egingo dute: 18:30ean, Zumarragako kultur etxean.
Elkarrizketa eta hausnarketa kritiko saioetan nahi duten guztiek parte har dezakete. Ez da filosofia ezagutzarik behar, pentsatzeko eta ideiak partekatzeko nahia bakarrik. Saio horietan parte hartzaileek adostutako gaietaz hitz egiten dute. Helburua ez da inor konbentzitzea, gaiak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea baizik.
Otamotzek Biaini 2018an egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.