
Sindikatuek Palestinaren aldeko lanuztea deitu dute gaurko. Irakaskuntzan, berriz, greba deitu dute. Urretxuko Udalean %60ak greba egin du. Zumarragan 46 langileri deialdia bidali zitzaien eta 13k baietz bozkatu zuten eta 8k ezetz. Ikastetxeei dagokienez, Urretxu-Zumarraga ikastolan, lizeoan, UGLEn eta Joxe Mari Iparragirre institutuan greba egin dute. Gainzurin grebaren ez egitearen aldekoak grebat egitearen aldekoak baino gehiago izan ziren eta %10ak egin du greba. La Salle-Legazpin batzuk greba egin dute eta beste batzuk ez. Merkatari eta ostalariei dagokienez, beraien lanuzte deialdia 19:00etatik 22:00etara da. Udal euskaltegian greba egin dute. Ospitalean eta Argixao industrialdean kontzentrazioak egin dituzte.