Maite Muga urretxuarrak bere lehen liburua argitaratu du: Lurrak oroitzen duen lekuan. Euskal mitologian oinarritutako ipuinak dira. Guante Blanco argitaletxearekin argitaratuko ditu, euskaraz eta gazteleraz, Oier Fernandezen ilustrazioekin. Guante Blanco argitaletxeak bere webgunean salduko du, datorren astetik aurrera.
Mugak gogor lan egin behar izan du liburu hau argitaratzeko, batez ere bere gaixotasunarengatik. COVID iraunkorra du eta horrek depresioa eragin dio. Urrian Europamundo fundazioak Osasun Mentalaren Egunaren inguruan antolatzen duen lehiaketako sari bat irabazi zuen. Bizi duen egoerari buruzko idazlanak hirugarren saria irabazi zuen tratamenduan dauden pertsonen atalean.

