Datorren asteartean doan banatuko dute, Zumarragako Euskadi plazan eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan
Irune Berasaluze foru bozeramailea, azala egin duen Joserra Txintxurretarekin. Urteroko moduan, aldundiak argazki lehiaketa antolatu du egutegia egiteko. 13 argazki hautatu ditu egutegirako eta abendukoa Oliver Perez argazkilariak Zumarragan ateratako Ohiturak mantenduz argazkia da. Nahi duten guztiek egutegia doan eskuratu ahal izango dute. Datorren asteartean Urretxu eta Zumarragan banatuko dute: 10:00etatik 11:00etara Zumarragako plazan eta 12:30etik 13:30era Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
