Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

'Gerrako umeak' proiektua eta antzezlana landu dituzte Joxe Mari Iparragirre institutuan

Urretxu eta Zumarraga

Euskal Herriko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera prestatutako antzezlana Barakaldo, Donostia, Gasteiz eta Gernikan antzeztuko dute

2026/04/23
Otamotz

Joxe Mari Iparragirre BHI institutuko DBH 4.mailako ikasleak Gerrako umeak proiektuan parte hartzen ari dira. Proiektu horren helburua 1936ko gerraren eta, orokorrean, gerren ondorioak haurren bizipenetatik ezagutzea, memoria historikoa lantzea eta enpatia, giza eskubideak eta bakearen balioak sustatzea da. Horretarako, antzerkigintza erabili dute tresna nagusi gisa, gerra garaiko hainbat umeren testigantzak irudikatu eta adierazteko.

Euskal Herriko ikastetxe desberdinek hartu dute parte proiektu horretan, ekimenari izaera parte hartzailea emanez: Iurretako Juan Orobiogoitia, Duranako Ikasbidea, Durangoko Fray Juan de Zumarraga eta Bilboko Ibarrekolanda. Ikasleak talde lanean aritu dira, testigantzak ezagutu dituzte, hauek interpretatuz eta eszenaratuz. Bide horretan landu dituzte bai adierazpen artistikoa baita hausnarketa kritikoa ere.

Prozesuan zehar, hainbat baliabide sortu dituzte ikasleek, ikasturte bukaeran ikusgai jarriko direnak. Aldi berean, ikasle talde batek, bolondres aurkeztuak, egindako lanaren ondorio izan den ikuskizunean hartuko dute parte, proiektuan parte hartu duten ikastetxe guztien artean ondua. Proiektuan landutako edukiak taularatzeko unea izango da hori. Gerra garaiko haurren testigantzak antzerkiratzeaz arduratuko dira Iparragirreko gazteak. Emanaldi hauek aukera paregabea izango dira ikasleen lanaren emaitza ezagutzeko eta proiektuaren zentzua herritar, familia eta ikaskideekin partekatzeko. Gidoia Joseba Sarrionandiak egin du.

Intxorta Elkarteak sustatutako ekimena da honakoa, 2025-2026 ikasturtean zehar garatu dena. Hilabeteak daramatzate gazte hauek, antzerki munduan adituak diren Oier Agirre eta Nerea Lizarralderekin prestaketa lanetan eta, emanaldiak gerturatu ahala, entsegu kopurua areagotu dute. Barakaldoko Clara Campoamor antzokian egingo dute estreinekoz, apirilaren 24an (ostirala), 19:00etan. Horren ondotik, emanaldia Donostia, Gasteiz eta Gernikara eramango dute. Lau emankizun izango dira denera:

  • –  Apirilak 24 ostirala, Barakaldon, Clara Campoamor antzokian 19:00etan.

  • –  Maiatzak 8 ostirala, Donostian, Antzoki Zaharrean 19:30ean.

  • –  Maiatzak 15 ostirala, Gasteizen, Salburua Aretoan 19:00etan.

  • –  Maiatzak 22 ostirala, Gernikan, Lizeo antzokian 19:00etan.

    Ikuskizunera gerturatu nahi duenak antzoki horietako bakoitzaren webgunearen bitartez eskuratu beharko ditu sarrerak.

    Honakoak dira antzerki saio horietan parte hartuko duten Joxe Mari Iparragirre institutuko ikasleak: June Peña, Miren Lopez, Vika Lesmes, Maddi Ramirez, Doua Lahrach, Kattin Oiartzabal, Naiara Mora, Josep Obando, Maialen Segurola, Maialen Arrizabalaga, Irati Mendiola, Soad Castro, Uxue Marcos, Nerea Callejo, Mariam Hadadi, Sara Haddadi, Nekane Maraña, Irati Tobar eta Maier Iturri.

    Honen bitartez, gonbita luzatzen zaie Urretxu eta Zumarragako herritarrei herriko gazteak parte izango dituen ikuskizunera gerturatzeko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mundu osoko urretxuar eta zumarragarrak, Realarekin

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
2

Motz tabernako kapitainari omenaldia

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
3

'El Grand Prix del Verano' telebista saiora joateko plazak zozkatu dituzte

2026/04/21
Zumarraga
4

Eskola publikoko hiru zentroek elkarlana irudikatzen duen logoa aurkeztu dute

2026/04/22
Urretxu eta Zumarraga
5

Josune Gil: idazle berrien laguntzailea

2026/04/21
Zumarraga
6

Urretxu-Zumarragako bertsolari taldea, Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekora

2026/04/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT