Atzo Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleen jaialdiak hasi ziren. Gaur DBH1, HH5, LH3, LH6 eta LH1eko ikasleak arituko dira. Datorren asteazkenean eta ostegunean DBH2, HH3-4, LH4, LH5 eta LH2koen txanda izango da. Jaialdiak 10:00etan eta 17:30ean dira, Zelai Arizti aretoan.
Aurtengo jaialdien izenburua Mundua edertzen du… da: mundua edertzen du aniztasunak, nortasunak, euskarak, oroimenak, kulturak…

