Ostiralean, 16:00etan, mus txapelketa jokatuko dute Urretxuko Eire tabernan. Hiru lehenengoak Gipuzkoako Premasterrerako sailkatuko dira. Horretaz gain, saria banatuko dituzte. Irabazleek txapela, izen-ematearekin bildutako diruaren %50 eta Eirek oparitutako produktu sorta jasoko dituzte; bigarrenek diruaren %30ea eta produktu sorta; hirugarrenek diruaren %20 eta produktu sorta eta laugarrenek produktu sorta. Izen-ematea 16:00ak arte egongo da zabalik. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu behar du.
