Zumarragak gomazko paletako herriarteko txapelketan parte hartuko du. Lehen kanporaketa Tolosaren aurka jokatuko du. Joaneko partidak ostegun honetan izango dira, 21:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Zumarragako taldea Jon Andueza, Josu Viana, Mikel Egiburu, Mikel Rodriguez, Pedro Rodriguez eta Beñat Agirrek osatzen dute.
