Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Auzomira zikloa antolatu dute, Gorka Erostarberen liburuan oinarrituta

Urretxu eta Zumarraga
2026/05/13
Otamotz

Euskara zerbitzuek udaberriko eskaintza aurkeztu dute. Urtaro honetako Aroz Aro programako berrikuntza nagusia Auzomira zikloa da. Kale Gorrian taldeak antolatu du Gorka Erostarberen Auzokinak poesia liburuaren izpirituan oinarrituta.

Aroz Aro astelehenean aurkeztu zuten, Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian Josu Idigoras Zumarragako zinegotziak, Alex Gonzalez Urretxuko zinegotziak eta Kale Gorrianeko Andoni Imazek eta Gorka Erostarbek parte hartu zuten.

Auzomira zikloa ekaineko bigarren asteburuan egingo dute. «Auzokinak liburua auzoaren gaineko begirada estetikoa da. Auzoa leku bat habitatzeko modu bat da eta liburuan bizitza komunitarioaren eskalaren garrantzia eta giza harremanak lantzen dira. Liburua elkarrekin ospatzeko zerbait egin nahi genuen eta hau da emaitza», esan zuen Imazek.

Ekainaren 12an, ostirala, Hiruki Filmak ekoiztetxe nafarrak sustatutako bi film ertain proiektatutako dituzte: Maddi Barber eta Marina Lameiroren Cambium (44 minutu) eta ekoiztetxeko kideek Aurizberriko biztanleekin auzolanean sortutako Ziarraize (30 minutu). 

Erostarberen liburuan auzoak inguru batean bizitzeko modua gorpuzten du eta hori da ere Auzomira zikloaren eta bi pelikula horien izpiritua. Bi filmek herritarren eta lurraldearen arteko harremanean sakontzen dute. Sortzaileak emanaldian izango dira eta ikusleekin solasaldia egingo dute.

Ekainaren 13an, larunbata, Broken Brothers Brass Band jazz-txaranga iruindarrak herriko kaleetan joko du: Eitzan, trintxeran, Piedad kalean, Urzubi tabernaren kanpoaldean eta Areizaga-Kalebarrenen. Emanaldia 12:00etan hasiko da eta amaieran kontzertutxoa egingo dute Areizaga-Kalebarrenen (euria egiten badu, Zumarragako udaletxeko arkupean).

Bukatzeko, ekainaren 14an (igandea) Auzokinak liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan (euria egiten badu, udaletxeko arkupean). Ekitaldia 12:30ean hasiko da. Hainbat lagunek liburuko testuak errezitatuko dituzte eta beste batzuk errezitaldia musikaz jantziko dute. Parte hartzaileen artean Jaione Galdos, Rocio eta Igor, Ane Miren Ormazabal, Ainara Erostarbe, Morau, Gorka Ojanguren, Isuo, Tunixi eta Txost! izango dira.

Gainontzeko ekitaldien berri Idigorasek eta Gonzalezek eman zuten. Maiatzaren 29an sukaldaritza lehiaketa bat egingo dute Gernikako Arbola plazako karpan. DBH3 eta DBH4ko gazteek parte hartuko dute eta Mikel Garaizabal sukaldariak gidatuko du. Lehiaketa hori DHB4ko ikasleek proposatu dute, euskararen eta gazteleraren inguruko entzute ariketan.

Ekitaldiekin bukatzeko, Goierriko literatura taldeek Katixa Agirreren Barne zerbitzuak liburua landuko dute Seguran maiatzaren 30ean, mintzalagunek ikasturte amaierako juntadizoa egingo dute maiatzaren 28an Gure Txoko tabernan eta ekainaren 5ean Kolapsoa lana antzeztuko dute Zelai Arizti aretoan.

Gonzalezek eta Idigorasek Aroa plan estrategikoaz ere hitz egin zuten.»2035 urtera bitarteko plana diseinatzen ari gara eta, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu diagnostikoa osatzeko galdetegia erantzun duten guztiei. 500 herritarretik gora izan dira», esan zuen Idigorasek.

Gonzalezek planaren helburuen berri eman zuen: Urretxu-Zumarragan euskararen erabilera handitzeko, euskaldunak ahalduntzeko eta udalerriko hizkuntza bizikidetza justu eta inklusiboa indartzea da helburua eta hamar urteko ikuspegia du. Horretarako, parte hartze prozesua jarri dute martxan. Lehen saioa maiatzaren 6an egin zuten eta bigarrena maiatzaren 20an izango da: Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian, 18:00etatik 20:00etara.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Gazteek Zumarragako goiko auzoetako jaiak berreskuratu dituzte

2026/05/08
Zumarraga
2

Izaro Tores: Alaves futbol taldeko urretxuarra

2026/05/12
Urretxu
3

Iñaki Beitia Mendi Martxaren 28. edizioa maiatzaren 31n egingo da

2026/05/11
Urretxu eta Zumarraga
4

Mitxel Badiolaren heriotzaren bigarren urteurrena

2026/05/11
Urretxu eta Zumarraga
5

Gorka Carro eta Ibai Arruabarrena, Mendebaldeko Infernuan

2026/05/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Zumarragako Urolako geltokia zaharberritzeko lanak bide onetik doaz

2026/05/08
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT