Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean Zumarragan

Zumarraga
2026/05/19
Otamotz

Larunbatean Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Zumarragan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetza sailak eta udalak elkarlanean antolatuta. Ekitaldiak Zelai Arizti aretoan eta frontoiaren inguruan izango dira.

Jardunaldia 10:45ean hasiko da Zelai Arizti antzokian, aurkezpen instituzionalarekin. Ondoren, Verdini dantza talde inklusiboak El destello de Verdini pieza eskainiko du. Aniztasun funtzionala duten pertsonek sortu eta interpretatutako lana da, agertokia desberdintasunak aitortu eta ospatzeko espazio bihurtzen duena.

Jarraian, Zinekin ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko da. 13:00etatik aurrerako ekitaldiak kalean izango dira. Hondurasko dantza folklorikoen taldearen eta Booloo Senegal elkartearen emanaldiak izango dira. Senegaldarrak Sapali perkusio taldearekin arituko dira. Bi taldeek Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Ahotsak. Sustrai konektatuak proiektuan parte hartu dute.

Jardunaldia herritar guztientzako arroz solidarioarekin amaituko da, 14:00etan.

Ekimena Goizane Alvarez foru diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak aurkeztu dute. Bi erakundeek azpimarratu dute ezinbestekoa dela topagune ireki, inklusibo eta parte-hartzaileak sustatzen jarraitzea. “Zumarragak berriz ere erakusten du herri bizia, irekia eta anbizio kulturala duena dela. Jardunaldi honek lehen mailako egitaraua ekarriko du gure herrira, proposamen artistiko, ikus-entzunezko eta komunitarioekin, eta Zumarraga Gipuzkoako aniztasun kulturalaren topagune bihurtuko du”, esan du alkateak.

Ekimenak izaera parte-hartzailea duela nabarmendu du. “Ekimenak gure gazteekin hartutako konpromiso bati erantzuten dio. Gazte Asanbladak udal gobernuari egun multikultural bat sustatzearen garrantzia helarazi zion. Gaur, entzute eta parte-hartzetik eraikitako egitarauarekin, eskaera horri erantzuna ematen diogu. Jardunaldi hau bat dator Zumarragaren nortasuna definitzen duten balioekin: bizikidetza, inklusioa eta aniztasuna. Elkarbizitzan, errespetuan eta komunitate ireki eta kohesionatu baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitzen duen udalerria da Zumarraga”.

Alvarezek kulturak topagune gisa duen eginkizuna azpimarratu du. “Aniztasuna gure eguneroko bizitzaren parte da eta, ondo zainduta, bizikidetza indartzeko tresna oso indartsua da”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Eitzaga: Zumarragako auzo euskaldun eta borrokalaria

2026/05/14
Zumarraga
2

Jon Ander Aranburu, Ainhoa Sanz, Adirane Peñagarikano eta Gorka Barrerosen lan bikaina Zegama-Aizkorri maratoian

2026/05/17
Urretxu eta Zumarraga
3

Eitzagako jaietako egitaraua

2026/05/14
Zumarraga
4

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2026/05/16
Zumarraga
5

Galilea tabernan kontzertuak egingo dituzte, Xabier Linazasoro 'Scooby'-ren omenez

2026/05/16
Zumarraga
6

Kirolzale Herri Olinpiadetan parte hartuko duten talde guztien argazkiak

2026/05/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT