Urretxu-Zumarraga 1 taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatu zuen larunbatean Tolosan. Urretxu eta Zumarragako bertsolariek Irungo Txingudi A taldearekin neurtu zituzten indarrak eta nagusitu egin ziren. Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez bertsolariek, Leire Akizu gai jartzaileak eta Jon Mendizabal epaileak osatzen dute Urretxu-Zumarraga 1 taldea. Finala maiatzaren 30ean jokatuko dute, Aian, Leintz taldearen aurka (Haizea Arana, Oihana Arana eta Ane Zuazubiskar).
Ariketa puntuagarrien aurretik agurra abesten da eta Mantxolaren, Iturriotzen eta Fernandezen agurrak zeresana ematen ari dira. Ataria webguneak Tolosan abestutako agurra zintzilikatu du. Agurra ikusteko sakatu hemen.
