Igandean Trinitate Eguna ospatuko dute Oleta mendian. 10:00etan Aginaga auzoan elkartuko dira eta Oletako gurutzera igoko dira. Bertan, hamaiketakoa egingo dute. 12.00etan meza izango da. 13:00etan Yulen Aranberri Elorriaga II eta Ander Altuna Etxaluze aizkolariek erakustaldia egingo dute. 14:30ean herri bazkaria egingo dute. Txartelak bertan jarriko dituzte salgai. Itzeder, Garixe eta Txibilter trikitilariek festa girotuko dute egun osoan zehar.

