Urretxuko Aterpe jubilatu elkarteak egoitza berria du: Iparragirre plazan, Gazte Bidean zegoen tokian. Hilaren 18an, 17:00etan, ate irekien jardunaldia egingo dute. Aterpek herritar guztiak ate irekien jardunaldian parte hartzera gonbidatu ditu. Egoitza berria topaketarako, aisialdirako eta ongizaterako diseinatutako gunea da eta herritar guztiek ezagutzea nahi dute. Bertan egiten diren jarduerei buruzko aurkezpen labur bat egingo da eta ondoren bingo berezi bat egingo dute.
