Asteburuan San Joan 3×3 saskibaloi txapelketa jokatu da Urretxuko Gernikako Arbola plazan. 130 haurrek baino gehiagok parte hartu dute, 30 taldetan banatuta. Benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte mailakoek jokatu dute.
Benjamin eta kimu mailako jaurtiketa libre txapelketa Adei Arangurenek irabazi du, haur eta kadete mailako hiruko jaurtiketa txapelketa Choucou Courchik eta gazte eta senior mailako hiruko jaurtiketa lehiaketa Aiora Landak.
3×3 txapelketari dagokionez, benjamin mailakoa 2017 taldeak irabazi du (Jakes Baez, Danel Peña, Jon Zabalo, Aner Ormazabal), kimu mailako mutilen txapelketa Txarrenak taldeak (Oier Lizarralde, Aratz Ojanguren, Urko Ojanguren, Jon Altzelai), kimu mailako neskena Sumendiak taldeak (Marina Ayllon, Lucia Mendizabal, Marta De La Fuente, Maialen Albisua), haur mailako mutilena Porrusalda taldeak (Jon Rodriguez, Aner Aranguren, Oier Lete, Luken Balentziaga), haur mailako neskena Kastrokulo taldeak (Irati Baez, Nile Plazaola, Laia Aranburu, Elorri Zaldua), kadete mailako mutilena Willy Wonka taldeak (Nahia Lopez, Garazi Aranburu, Mara Larraza, Nahia Lasa), kadete mailako mutilena Goierri Sharkas taldeak (Choucou Courchi, Unax Okariz, Oier Nebreda, Akram Badiola) eta gazte eta senior mailakoa Valen Team taldeak (Irati Mendiola, Eider Gonzalez de Galdeano, Unai Fragua, Jon Arranz).
