Erretiroa hartu duten hiru merkatariei aitortza egingo diete
Bi-Tartean elkarteak Merkatariaren Eguna ospatuko du ostegunean. Egunean zehar merkatari bakoitzak aukeratutako moduan eta festa giroan ospatuko du bere bezeroekin (zozketak eginez, proposamen berriak aurkeztuz, eskaintza berezi bat eginez…). 20:00etan merkatariak Urretxuko udaletxeko portaloian elkartuko dira, familia argazkia atera, mokadutxoa egin eta elkarrekin egoteko. Gainera erretiroa hartu duten merkatariei aitortza egingo diete: Miren Osinagari (Diz Diz bitxi-denda), Africa Cuesta (Itxura ile-apaindegia) eta Maribel Guzman (Doss jantzi-denda). Kotoi paper-dendako Sandra Rodriguezi ere aipamena egingo zaio.
Merkatariaren Eguna, lanbidea harrotasunez bizi duten profesionalen ospakizun eta aitortza jaia izango da. “Bakoitza bere alorrean aditua eta aritua da, eta elkarrekin eskaintza komertzial sendoa ahalbidetzen dute, erakargarria eta kalitatezkoa”.
