Gaztetxeak 24 urte bete behar ditu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte ospatzeko. Bihar (asteazkena), 19:00etan, Hutsune handi bat dokumentala emango dute. Ondoren, solasaldia egingo dute. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena eskuratu behar da: gaur (asteartea), 17:00etatik 18:00etara, gaztetxean bertan. Larunbatean hainbat ekitaldi izango dira: 12:00etan toka txapelketa, 14:30ean bazkaria, ondoren bingoa eta 18:00etatik aurrera kontzertuak. 18:00etan Joxpak joko du, 20:00etan Harrikadak eta 22:00etatik aurrera etxeko DJek bertaratuak dantzan jarriko dituzte.
