Goizean ZU Dantzazeko kideek Jeiki Hadi taldearekin dantza egingo dute eta arratsaldean Irrintzi, Korosti eta Oinkarik Korrontzirekin
Larunbatean bi dantza ekitaldi izango dira. 12:30ean ZU Dantzaz taldeak Areizaga-Kalebarren plazan dantza egingo du, Jeiki Hadi taldearekin. 20:00etan Korrontzi musika taldeak Mundua dantzan ikuskizuna eskainiko du, Irrintzi, Korosti eta Oinkari dantza taldeekin. Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango da. Sarrerek 15 euro balio dute. Sarrerak erosteko, sakatu hemen. Edo Sarrerak Zelai Arizti aretoko leihatilan ere eskura daitezke, pelikula emanaldien aurretik.
