Gipuzkoa Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentua zorua birgaitzeko lanak egiten ari da, GI-631 errepidean, Aitxuren bihurgunearen (30,600 kilometroa) eta Urretxuko sarreraren (32,650 kilometroa) artean.
Lehenengo fasea joan diren bi asteetan egin da, ekainean, gaueko ordutegian. Bigarren faseko lanak gaur hasi dira. Lan hauek egunez egingo dira. Errei bat itxi dute eta autoak txandaka pasatzen ari dira. Lanek lau eguneko iraupena izango dutela aurreikusten da. Ondo bidean, astelehenean amaituko dira.
