Zumarragak Espainiako telebista publikoaren La1 kateko Grand Prix saioan parte hartuko du. Balanegra (Andaluzia, Espainia) herriaren aurka lehiatuko da. Balanegra Almeria mendebaldean dago, kostaldean, El Ejido herri ezagunaren ondoan. 3.000 biztanle ditu.
Aurten hamabi taldek parte hartuko dute: Zumarraga-Balanegra, Cantalejo (Gaztela eta Leon)-Polinya (Bartzelona, Herrialde Katalanak), San Juan de la Rambla (Kanariak)-Quintanar del Rey (Gaztela-Mantxa), Altura (Castello, Herrialde Katalanak)-Pradejon (Errioxa), Serranillos del Valle (Madril)-Pravia (Asturias) eta Blanca (Murtzia)-Muros (Coruña, Galizia).
Oraindik ez dute iragarri saioa noiz emango duten. Ezta Zumarragaren amabitxi edo aitabitxia nor izango den ere. Amabitxi eta aitabitxien artean Garbiñe Muguruza tenislari ohia, Boris Izagirre aurkezle eta idazlea, Valeria Ros aurkezlea, Fonsi Nieto pilotu ohia, Mario Vaquerizo musikaria eta Melani Olivares aktorea daude.
