Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Jokin Gabilondo. Futbolaria.

"Bagenekien igotzea oso garrantzitsua dela, baina lortu arte ez dugu ikusi egindakoaren ondorioa: zer nolako oihartzuna duen, jendeak nola bizi duen..."

Urretxu
2026/06/24
Otamotz

Jokin Gabilondo futbolari urretxuarra Lehen Mailara igo da, Malaga taldearekin, larunbatean Almeriari 1 eta 2 irabazi ondoren. Gabilondo pozez zoratzen dago, noski. Astelehen arratsalden zaleekin ospatu zuten, Malagako kaleetan. 200.000 lagun inguru atera ziren kalera. «Guretzako oso partida garrantzitsua zen. Bagenekin zer zegoen jokoan, baina denboraldia nola joan den ikusita, guregan sekulako konfiantza genuen. Izan ere, oso bolada onean geunden. 1. RFEFtik Bigarren Mailara igo ginenean urduriago geunden. Larunbatekoa oso egun polita izan zen: gugan sinisten genuen eta helburua lortu genuen. Bagenekien igotzea oso garrantzitsua dela, baina lortu arte ez dugu ikusi egindakoaren ondorioa: zer nolako oihartzuna duen, jendeak nola bizi duen…», esan du Gabilondok.

Merezi bezala ospatzen ari dira, noski. «Partida amaitu zenean, gure zaleengana joan ginen. Oso polita izan zen, denboraldia oso luzea izan baita. Baina egindako esfortzuak merezi izan du. Nire neska zaleen artean zegoen. Gurasoek ez zuten etortzerik izan eta Urretxun ikusi zuten, familiakoekin. Gu baino urduriago zeuden. Lagunek Laket tabernan ikusi zuten».

Hiru urtetan, 1. RFEFtik Lehen Mailara igo dira. «Ez genuen espero horren azkar igotzea. Malagara etorri ginenok bagenekien ardura handia genuela, helburua Lehen Mailara igotzea baitzen. Bigarren Mailara igotzea obligazioa zen eta berehala lortu genuen. Baina presio handia genuen. Beste hau, ordea, sari handi bat da. Ez gara lortutakoaren garrantziaz jabetzen oraindik, baina denborarekin balioa emango diogu».

Denboraldi honetan aurrekoetan baino gutxiago jokatu du. «Lehen bi denboraldietan gehiago jokatu nuen. Azken denboraldi honetan ez dut horrenbeste jokatu. Baina futbola taldeko kirola da eta oso pozik nago lortutako emaitzarekin». Kontratua ekainaren 30ean amaitzen zaio. «Oraindik ez dut asko pentsatu etorkizunean. Igoera besterik ez genuen buruan eta hurrengo egunetan zehaztuko da nire etorkizuna. Malagarekin Lehen Mailan jokatzeak ilusio handia egiten dit, baina Malaga utzi beharra badut ere, pozik egongo naiz: dena eman dudalako eta helburua lortu dugulako. Ez dago aro bat amaitzeko modu hoberik».

Malagan gustura dago. «Neska-lagunarekin etorri nintzen. Gure lehen esperientzia zen etxetik kanpo. Asko ikasi dugu. Etxetik urrundu arte ez zara konturatzen horrek zer lan dakarren, baina bizitzea hori da». Aurki oporrez gozatuko dute. «Erlaxatzeko gogoa dugu. Taldekideak Ibizara joan behar dira, baina gu Urretxura joango gara. Urte osoa familiarengandik urrun eman dugu eta senitartekoak eta lagunak ikusteko gogo handia dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan jaietako ospakizunak, muturreko beroaldia dela eta

2026/06/22
Urretxu
2

800 guardasol jarriko dituzte eguzkitik babesteko

2026/06/23
Urretxu eta Zumarraga
3

Zumarragako San Joan sua eta bere inguruko ekitaldiak bertan behera gelditu dira, alerta gorria dela eta

2026/06/22
Zumarraga
4

Jokin Gabilondo futbolari urretxuarra, Lehen Mailara Malaga taldearekin

2026/06/22
Urretxu
5

Iruñeko San Fermin jaietara joateko autobusa antolatu dute Urretxuko eta Legazpiko udalek

2026/06/19
Urretxu
6

Legazpi, Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk Bat Egin eguna ospatu dute

2026/06/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT