San Joan festa beroak eta tristeak izaten ari dira aurtengoak. Alerta gorria dela eta, ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira. Atzo ez zen surik piztu, baina jendea ez zen etxean gelditu (gauez bakarrik atera daiteke…). Jatetxeek afari asko eman zituzten eta terrazak bete egin ziren. Gaur, berriz, ez da festarik egin Santa Barbaran. Hala ere, gutxi batzuk pintxoa jatera edo bazkaltzera igo dira.

