Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

EH Bilduk Mankomunitateko estatutu berriei eta aurrekontuei babesa eman die

Urretxu,Zumarraga
2026/06/26
Otamotz

Ekainaren 11n egin zen Urola Garaiko Mankomunitateko Batzar Orokorrean bi erabaki garrantzitsu hartu ziren: mankomunitatearen estatutu berrien onarpena eta 2026ko aurrekontuak.

EH Bilduk bi puntuen aldeko botoa eman zuen eta komunikabideetara prentsa oharra bidali du. Bereziki nabarmendu nahi izan du estatutuen berrikuspena, “erakundea etorkizuneko erronketara egokitzeko eta eskualdearen garapenean paper estrategikoagoa jokatzeko aukera emango duen tresna delako”.

EH Bilduk balioan jarri du estatutu berriak adostu eta aurrera ateratzeko erakutsi duen konpromisoa. “Izan ere, EH Bilduk, negoziaketarako tartea irekitzen denean eta akordioetara iristeko borondate zintzoa erakusten denean, bere lana eta konpromisoa jartzen ditu mahaigainean”. Alderdi subiranistaren ustez, “aldaketa nahi baino beranduago iritsi bada ere, legegintzaldia amaitzeko urtebete eskas falta den honetan, positiboa da adostasuna lortu eta Mankomunitatearen oinarri juridiko eta instituzionalak eguneratzea. Negoziazio prozesuan EH Bilduren proposamen guztiak ez badira ere onartu, gure lehentasuna estatutuen erreforma gauzatzea izan da, blokeoa saihestuz eta eskualdearen interes orokorra lehenetsiz”.

Aldaketa esanguratsuenen artean, EH Bilduk bereziki nabarmendu du idazkari-kontu hartzaile lanpostua sortzea eta Lanpostuen Zerrendan jasotzea. Neurri horrek egitura tekniko eta juridiko sendoagoa emango dio Mankomunitateari, kudeaketa profesionalizatuz eta lehendakaritzari beharrezko laguntza eskainiz. Estatutu berrien ekarpen nagusia Mankomunitatea etorkizuneko erronketara egokitzea da. Horretarako, erakundearen xedea eta jardun-esparrua zabaldu dira, erronka demografikoari aurre egiteko, Europako finantzaketa aukerak baliatzeko eta eskualde mailako politika publiko berriak garatzeko gaitasuna indartuz. Helburu berrien artean daude osasun komunitarioa eta herritarren ongizatea sustatzea, hezkuntza eta hezkuntza-jarduera osagarriak bultzatzea, jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, eta atzerritar jatorriko pertsonen harrera eta integrazioa indartzea”. EH Bilduren iritziz, helburu horiek txertatzeak Mankomunitateari pisu estrategiko handiagoa emango dio datozen urteetan.

Bestetik, negoziazioetan eztabaidagai izan den beste kontu garrantzitsu bat Batzorde Exekutiboko kideen aukeraketa izan da. EH Bilduk orain arteko sistemari eustea defendatu du, hauteskunde emaitzen araberako D’Hont banaketa aplikatuz. “Sistema horrek eskualdeko borondate politikoaren isla fidelagoa bermatzen du”.

Onartu ez den proposamenetako bat lehendakaritza ereduari lotutakoa izan zen. EH Bilduk herrien arteko txandakako sistematik harago joan eta bailara osoaren ikuspegia lehenetsiko zuen eredua proposatu zuen. “Eredu horretan, lehendakaritza ez litzateke udalerrien arteko txandakatzean oinarrituko, alderdi bakoitzak Mankomunitatea gidatzeko egokien ikusten duen ordezkaria proposatzeko aukera izatea defendatu dugu”.

Bestalde, EH Bilduk “berriro ere” euskararen normalizazioa eta zaintza identifikatu zituen eskualdearen etorkizunerako funtsezko bi arlo gisa. Lan munduaren euskalduntzeari dagokionez, aurreko urtean onartutako “baina gauzatu gabeko ekimenari” jarraipena emateko beharra azpimarratu zuen. Aurten, proiektua garatzeko enpresa bat kontratatu da, eta EH Bilduk baliabide horiek urte honetan bertan exekutatzeko konpromisoa eskatu zuen.

Halaber, Goierriko euskarazko hedabideen bateratze prozesuaren garrantzia nabarmendu zuen. EH Bilduren ustez, euskararen normalizazioan sakontzeko aukera interesgarria da, baina ezinbestekoa izango da prozesua gertutik jarraitzea eta gure eskualdeak duen presentzia bermatzea.

Zaintzaren arloan, EH Bilduk UG Zaintza Lab egitasmoan sakontzeko beharra defendatu zuen, UGLEren, UGGASAren eta administrazioen arteko lankidetzaren bidez zerbitzu soziosanitario berriak, prestakuntza eskaintzak eta jarduera ekonomiko berriak sustatzeko. Era berean, salatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela bete 2024an proiektuari emandako laguntzari jarraipena emateko hartutako konpromisoa. Hala ere, EH Bilduren ustez, “eskualdearentzat estrategikoa den proiektua izanik”, Mankomunitateak baliabide propioekin bultzatzen jarraitu behar du eta horrela jaso da 2026ko aurrekontuan.

Horregatik guztiagatik, EH Bilduk aldeko botoa eman zien bai estatutu berriei bai 2026ko aurrekontuei. EH Bilduren ustez, estatutu berriek Mankomunitatea tresna sendoago eta estrategikoago bihurtuko dute, eta aurrekontuek euskararen normalizazioan eta zaintza ereduaren garapenean aurrera egiteko baliabideak jarriko dituzte.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan jaietako ospakizunak, muturreko beroaldia dela eta

2026/06/22
Urretxu
2

800 guardasol jarriko dituzte eguzkitik babesteko

2026/06/23
Urretxu eta Zumarraga
3

San Joan festa beroak eta tristeak

2026/06/24
Urretxu
4

"Bagenekien igotzea oso garrantzitsua dela, baina lortu arte ez dugu ikusi egindakoaren ondorioa: zer nolako oihartzuna duen, jendeak nola bizi duen..."

2026/06/24
Urretxu
5

Zumarragako San Joan sua eta bere inguruko ekitaldiak bertan behera gelditu dira, alerta gorria dela eta

2026/06/22
Zumarraga
6

Jokin Gabilondo futbolari urretxuarra, Lehen Mailara Malaga taldearekin

2026/06/22
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT