Oporretarako proposamen bereziak kalera atera eta erosketa baleak zozkatuko dituzte
Uda iritsi da, eta horrekin batera, oporrak prestatzeko garaia ere bai. Hori dela eta, Bi-Tartean merkatari elkarteak Oporretarako prest? ekintza egingo du, herritarrei oporretarako behar dituzten erosketak herrian bertan, modu errazean egiteko aukera emateko. Ostiralean (uztailak 17) egingo dute, denda atarietan: oporretarako proposamen bereziak eskainiko dituzte eta egun horretan egiten diren erosketen artean 20euroko 30 erosketa bale zozketatuko dituzte. Gainera, ekintza merkealdiarekin bat etorriko denez, bereziki erakargarria izango da bezeroentzat.
Bi-Tarteaneko kideek herritarrak dendetara hurbiltzera animatu dituzte. “Helburua argia da: oporrak prestatzeko momentuan ere, jendeak naturaltasunez Bi-Tarteanera jotzea. Izan ere, Hori da Bi-tartean. Zure kalearen parte. Zure errutinaren parte. Zurekin bizi den merkataritza. Gertu. Eroso. Erraz”.
