Zelai Arizti aretoko klimatizazioan izandako matxura dela eta, ezin dira ikusleen eta langileen ongizatea eta erosotasuna bermatu. Hori dela eta, Zumarragako Udalak aretoa denbora batez ixtea erabaki du. Ondorioz, irailaren 4rako iragarrita zegoen antzerki ikuskizuna, Empaque, urriaren 10era atzeratu da.
