Igandean Urretxuko jaietako toka eta bote txapelketak jokatu ziren. Bote txapelketan Igor Caballero nagusitu zen, bigarren postuan Mikel Artolazabal sailkatu zen eta hirugarrenean Juan Mari Iñurritegi legazpiarra. Toka txapelketan, 7 eta 11 urte artekoen mailan, Joane Etxeberria nagusitu zen. Bigarren postuan Amets Santiago sailkatu zen, hirugarrenean Luka Guinea eta laugarrenean Aimar Pueyo. 12 eta 15 urte artekoen mailan, Maier Artolazabal izan zen garailea. Bigarren postuan Irene Minerva sailkatu zen eta hirugarrenean Kattalin Garmendia. Emakumezkoei dagokienez, irabazlea Arantxa Pascual izan zen. Bigarren postuan Soraia Hurtado sailkatu zen, hirugarrenean Maialen Segurola eta laugarrenean Nekane Martin. Bukatzeko, gizonezko onena Jose Antonio Calvo izan zen. Bigarren postuan Jose Antonio Almirante hondarribiarra sailkatu zen, hirugarrenean Ino Ugarteburu eta laugarrenean Txema Fernandez zarauztarra.

