Haurrak Santa Anastasia jaietan murgilduta daude jada. Arratsaldean Atsolorra ekitaldia egin dute Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Uxue Kerejetak, Lurra dantza taldeak eta bertso eskolako bertsolariek parte hartu dute. Gainera, haurrei zapia jarriko diete eta Iparragirreren eta Anjelaren erraldoi bana eta bertso baten postala oparitu diete.
Urretxuko Udalak, Esku Hutsik elkartearekin elkarlanean, jaio ziren, baina gure artean ez diren haur horiek ere gogoratu ditu, familien eta urretxuarren parte direlako. Esku Hutsik elkarteko Nerea del Barriok hitza hartu du eta elkarteko produktuen postua muntatu du.

