Mertxe Aristegi Altzelai zumarragarrak 101 urte bete zituen asteazkenean. Udalak lore sorta bat oparitu zion, bizilagun guztien izenean.
Aristegi Zumarragan jaio zen, 1925ean. Oso emakume aktiboa izan da beti eta Urretxuko Iparragirre kaleko sukalde denda batean lan egin zuen. Renfen lan egin zuen Valladolideko (Espainia) gizon batekin ezkondu zen eta ez zuten seme-alabarik izan.
