Gaur Urretxuko jaietako idi proba egin dute. Asier Izagirre Ipiñarrietaren idiak nagusitu dira, 43 plaza, zinta bat eta 0,35 metrorekin. Bigarren postuan Ander Aizpuru Olalderenak sailkatu dira (40 plaza eta 2,95 metro), hirugarrenean Iker Zubillaga Igeldorenak (35 plaza eta 3,14 metro) eta laugarrenean Iñaki Irigorasenak (31 plaza). Debekua zela eta, Zumarragako jaietako proba ezin izan zen jokatu. Santa Isabel jaietan jokatu behar zena Buzkantza Egunean jokatuko da. Buzkantza Eguneak gaurko lauek neurtuko dituzte indarrak. Bi egunetako markak batuko dira eta hiru onenak Santa Lutzi eguneko finalera pasako dira.
