Auto klasikoen Sunsundegi rallya Zumarragan amaitu da aurten ere. Larunbatean izan zen. 61 autoak Hondarribiko kirol portutik abiatu ziren eta Zumarragako plazan amaitu zuten ibilbidea. Autoak bertan ikusgai izan ziren. Gidariak antolatzaileek ezarritako orduan igaro behar ziren ibilbideko puntu ezberdinetatik. Ezarritako orduetara gehien gerturatu zenak irabazi zuen. RPMV klubeko Gorka eta Ander Marro nagusitu ziren, 1991ko Mitsubishi Colt III 1.8 GTI batekin. Bigarren postuan Auto Classic Rioja klubeko Pedro Bernard eta Pedro Bernard sailkatu ziren, 1995eko Volkswagen Golf GTI batekin, eta hirugarren postuan Arrastaka klubeko Julen Esnaola eta Ilargi Iturbe, 1995eko BMW 325i E36 batekin.

