Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanbladak egingo ditu aste honetan Goierriko hainbat herritan: Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Zaldibian eta Zumarragan. Bilerak azaroaren 11ko greba orokorrari begira antolatu dituzte, azken asteotako egoera aztertu eta grebaren zabalpenean laguntzeko.
Azaroaren 11ko greba orokorra Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek eta gehiengo sindikalak deitu dute, «espekulazioa debekatu, espekulatzaileei jabetza kendu eta behar sozialen arabera planifikatu» lemapean.
Lehenengo batzarra bihar izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Bigarrena ostegunean izango da, 19:00etan, Legazpiko Gernika plazan.
Ostiralean lau batzar egingo dituzte beste horrenbeste herritan. Beasaingoa 18:30ean izango da Plazapen, Ordiziakoa 18:00etan Barrena kultur etxean, Zaldibiakoa 19:00etan herriko plazan eta Lazkaokoa 18:00etan Areria eraikinaren aurrean.
Azken asanblada larunbatean izango da, 12:00etan, Zumarragako Izazpi auzoko kantxa estalian.
