Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Emakume zientzialarien lanari buruzko erakusketa Zumarragan

Zumarraga

Ostegun arratsaldean bisita gidatua egingo dute

2026/10/28
Otamotz

Donostiako Parke Teknologikoan dagoen CIC biomaGUNE biomaterialen ikerketa zentroak Zientzia femeninoan: begi hutsez ikusten ez dena erakusketa ireki du Zumarragako kultur etxean. Erakusketaren helburua zientzia gizarteari hurbiltzea da, mikroskopia tekniken bidez lortutako irudi zientifikoen eskutik. Irudiak ikerketa zientifikoan aritzen diren emakumeek eginak dira. Guztiek CIC biomaGUNEn lan egiten dute edo lan egin dute. Bihar (osteguna), 18:00etan, Irantzu Llarena eta Lydia Martinez CIC biomaGUNEko zientzialarien bisita gidatua eskainiko dute. Argazkiak eta haiekin lotutako ikerketa modu dibulgatzailean eta denek ulertzeko moduan azalduko dituzte. Erakusketa ostiralean itxiko dute.

Clara Garcia Gorro CIC biomaGUNEko komunikazio zientifikoko arduradunak Zelai Arizti kultur etxeko erakusketaren garrantzia azpimarratu du. «Ikerketa zientifikoaren aztergai askorekin gertatzen den bezala, emakume zientzialarien lana ez da beti ikusten eta, beraz, ezinbestekoa da haien lanari aintzatespena eta agerikotasuna emango dioten espazioak sortzea».

Erakusketarekin Zientzia hurbila eta pentsamendu kritikoa landa ingurunean dibulgazio zientifikoko proiektuari hasiera emango zaio. Zenbait jarduera egingo dira, urritik apirilera bitartean. Proiektuak Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioaren (FECYT) eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren finantzaketa du. Baita Zumarragako Udalaren lankidetza ere. Ikastetxeetan hitzaldi interaktiboak egingo dira eta kultura zientifikoari eta alfabetatze mediatikoari buruzko belaunaldien arteko ikastaro bat ere antolatu da. Horrez gain, ikuskizuna, dantza, dibulgazio zientifikoa eta testigantza pertsonala uztartzen dituen Ciencia contra la Tormenta ikuskizuna egingo da 2027ko apirilaren 10ean, Zientziaren eta Teknologiaren Munduko Eguna dela eta.

Helburuak

Zientzia gizarteratu nahi dute. «Proiektu honen helburuak askotarikoak dira: zientzia gure kulturaren zati gisa erakustea, mundu guztiak goza dezakeen zerbait bezala; pentsamendu kritikoa sustatzea desinformazioari aurre egiten laguntzeko; eta gazteek zientzia aukera profesional gisa ez hartzea eragin dezaketen estereotipoak desmuntatzea», azaldu du Garcia Gorrok. 

Zientziarekin lotutako ekitaldi gehienak hiriburuetan antolatzen dira, baina oraingoan Urretxura eta Zumarragara helduko dira. «CIC biomaGUNEn kultura zientifikoa sustatu nahi dugu eta uste dugu garrantzitsua dela herrietara ere iristea. Beraz, ilusio berezia egiten digu proiektu hau finantzaketa publikoari esker gauzatu ahal izatea», azaldu du Aitziber L. Kortajarena CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoak. 

Mikel Serrano, Zumarragako alkatea, pozik agertu da. «Garrantzi handikotzat jotzen dugu ezagutza zientifikoa Zumarragako herritarrengana hurbilduko duten ekimenak sustatzea, hezkuntza, berrikuntza eta pentsamendu kritikoa hauspotzeko eta belaunaldien arteko elkarrizketa bultzatzeko. Ziur gaude ekimen honek gure udalerriko kultura, hezkuntza eta gizartea garatzen lagunduko duela, eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldiez gozatzera».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Norvegiatik Zumarragara, sei golekin eta Beñat Turrientesen kamisetarekin

2026/10/23
Urretxu eta Zumarraga
2

1951n jaiotako urretxuar eta zumarragarrak Burgosen izan dira

2026/10/23
Urretxu eta Zumarraga
3

Legazpiko Burdinola elkarteko kideen erakusketa Mineralogia eta Paleontologia Astean

2026/10/27
Urretxu
4

Imanol Alzibar DJ legazpiarra gogoratuko dute Zumarragan, bere heriotzaren 10. urteurrenean

2026/10/27
Zumarraga
5

Urretxuko Smartlog enpresak 17 gaztek txirrindularitza lanarekin eta ikasketekin uztartzea lortu du

2026/10/27
Urretxu
6

Jorge Anduezak Goierri xake taldeko kideen arteko txapelketa irabazi du

2026/10/26
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT