Errigoraren udazkeneko kanpaina abian da beste behin. Nafarroa hegoaldeko produktuz osaturiko saskia eskatu eta aldi berean bertako euskalgintzari ekarpena egiteko kanpaina da. Saskiak azaroaren 12ra arte eskatu daitezke www.errigora.eus helbidean, eta aurten ere jasotze-puntua Urretxu-Zumarraga ikastola izango da. Nafarroa hegoaldeko euskalgintzak eta ikastolek behar-beharrezkoa dute Errigoraren bidez jasotzen duten ekarpen ekonomikoa eta horrelako kanpainek ezinbesteko funtzioa betetzen dute eremu ez-euskaldunean euskara biziberritzeko. Aurten, ohiko saskiez gain, egutegi landagarri bat eskatzeko aukera ere badago 10 euroren truke. Egutegi hau egoera larrian dagoen Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko sortu da.
