Urretxun eta Zumarragan ere hainbat ekitaldi antolatu dira Gau Beltza ospatzeko.
Iaz bezala, udalek LHko hiru ikastetxeei Josu Ozaita antropologo eta idazlearen Gau Beltza eleberria irakurri eta idazlearekin solasaldia egiteko aukera eskaini diete (Gainzuri ikastetxeak baliatu du aukera).
Bestalde, mozorroak egingo dituzte aurten ere: ostiralean, 17:00etatik 19:00etara, Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. 4 urtetik gorako haurrentzat antolatutako saio honetan parte hartu nahi dutenek,
izena eman behar dute eta izara zahar bat eraman.
Larunbaterako ekitaldi berri bat antolatu dute. Euskarazko kantu eskea sustatu asmoz, Zumarragako udaletxe azpian goxokiak banatuko dizkiete bi
kopla abesten dituzten gaztetxoei. Ekitaldia 17:00etatik 19:00etara izango da (edo goxokiak bukatu arte).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide