[ARGAZKIAK] Argazki lehiaketa ere martxan dago. Bederatzigarren edizioa da, Argazkia Elkartearen laguntzarekin antolatutakoa. 'Mineralak eta fosilak Urrelur azokan' da lehiaketako gaia, eta igandera bitartean parte hartu daiteke.
Urretxuko 38. Mineralogia eta Paleontologia Astearen barruan, atzo, gaur eta bihar Urrelur mineral, fosilen eta harribitxien 38. feria berezia dago ikusgai Ederrena pilotalekuan. Hiru egunetan zehar, mineral, fosil eta harribitxien salerosketa eta truke gune bihurtu da frontoia. Pieza ezagunak zein azkeneko aurkikuntzak ikusteko aukera dute aditu eta zaleek.
Argazki lehiaketa ere martxan dago. Bederatzigarren edizioa da, Argazkia Elkartearen laguntzarekin antolatutakoa. Mineralak eta fosilak Urrelur azokan da lehiaketako gaia, eta igandera bitartean parte hartu daiteke. Argazki onenaren saria, bigarren argazki onenaren saria, herriko onenarena, eta gaztetxoen artean lehen eta bigarren argazki onenenak banatuko dituzte. Igandeko azoka irekierarekin (10:00-14:00 eta 17:00.20:30) amaituko da mineralogia eta paleontologia astea.
