Urola Garaiko Movember taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu gizonezkoen osasuna eta, zehazki, prostatako minbizia, barrabiletako minbizia eta osasun mentala ikustarazteko. Horra hor egitaraua:
- Gaur, asteazkena: Borjak eta Toñok beraien esperientziaren berri emango dute, 18:30ean Legazpiko gizarte zentroan.
- Bihar, osteguna: Jon Ormaza psikiatrak suizidioari buruz hitz egingo du, 19:00etan Zumarragako kultur etxean.
- Etzi, ostirala: Movemberreko kideek kamisetak, motxilak eta tote bag-ak salduko dituzte eta informazioa eskainiko dute, Zumarragako pintxo-potean.
- Azaroak 12: Movemberreko kideek kamisetak, motxilak eta tote bag-ak salduko dituzte eta informazioa eskainiko dute, Legazpiko pintxo-potean.
- Azaroak 17: Arkaitz Carracedo ikertzaileak minbiziaren aurkako tratamenduei buruz hitz egingo du, 18:30ean Legazpiko kultur etxean.
- Azaroak 18: Movemberreko kideek kamisetak, motxilak eta tote bag-ak salduko dituzte eta informazioa eskainiko dute, Legazpiko Hegialde auzoko pintxo-potean.
- Azaroak 19: Movemberreko kideak Legazpiko Tipi-Tapa taldekoekin paseoa egingo dute eta ondoren argazkia aterako dute udaletxearen aurrean.
- Azaroak 24: Idoia Garde nutrizionistak minbizia dutenentzako nutrizio tratamendu osagarriei buruz hitz egingo du, 18:30ean Urretxuko udaletxeko portaloian.
- Azaroak 26: Movemberreko kideek kamisetak, motxilak eta tote bag-ak salduko dituzte eta informazioa eskainiko dute, Urretxuko pintxo-potean.
