Iñaki Beruete, Aitor Carrasco, Endika Caño, Beñat del Rioren Gaüze taldeak Zestoako udaletxe azpian joko du ostiral honetan, 20:00etan, Mallorcako (Herrialde Katalanak) Disnomia taldearekin. Kontzertua Zestoako gaztetxeak eta Fundizio musika elkarteak antolatu dute. Larunbatean, berriz, Gasteizko Errekaleor auzoan joko dute, Giante, Nogato (Madril, Espainia) eta Estoldetan taldeekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da. Abenduaren 11n Gasteizera itzuliko dira, Kitsch tabernan jotzera.
Gaüze taldeak 1990eko hamarkadako rocka jotzen du. Nirvana, Fugazi, Dut, Negu Gorriaken… eragina dute. Zortzi abestiko diskoa argitaratu dute. Plataforma guztietan entzun daitezke, Spotify-n ezik.
Argazkia: Jokin Fernandez.
