Santa Lutzi bezpera ardo dastaketa komentatua egingo dute aurten ere. Aurtengo ardoak dastatuko dituzte, Manuel Ruiz enologoaren eskutik. Aurtengo ardo azokan parte hartuko duten hamar upategien ardoak dastatuko dira. Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.
Dastaketa abenduaren 12an izango da, 19:00etan, Urretxuko udaletxeko portaloian. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik erosi behar da txartela kultur etxean. 5 euroren truke upategi guztietako ardoak eta bi pintxo jan ahal izango dira. Txartelak kultur etxean salduko dituzte, abenduaren 3 eta 4an, 09:00etatik 13:00etara, lekuak agortu arte.
Ondorengo Arabar Errioxako upategiek parte hartuko dute: Guzman Aldazabal, Laukote, Berarte, Muro, El Mozo Wines, Gil Berzal, Blanco Perez de Azpillaga, Solaguen, Ruiz de Viñaspre eta Alutiz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide