Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka

"Murtziako espetxetik". Joseba Segurola Beobide

2014/09/17
Aupa lagunak! Urtero bezala iraila badator eta jende gehienari betiko errutinarekin batera bueltako depresioa etortzen zaio. Eskerrak Urretxun gauzak ez direla horrela, mundu guztia sindrome post vacacional-arekin dagoen bitartean, guk Euskal Herriko festarik hoberenak antolatzeari ekiten diogu. Urretxun badakigu gauzak nola eta noiz antolatu, ez zumarragarrek bezala! Je, je… Azken 12 urteotan herriko festen inguruan parte hartzen dudan lehenengo aldia da, ez zait inoiz iruditu nire ekarpena egiteko momenturik aproposena, baina aurten pisuzko arrazoi bat dut: larriki gaixorik dauden euskal preso politikoak. Kide hauen egoera oso larria da. Gaixotasunari kartzela bera batu behar zaio. Hemen pairatzen dugun  tentsioa, estresa, jarraipen mediku egoki baten falta, garbitasun eza eta beste faktore batzuk preso hauen bizia arrisku bizian jartzen ari dira. Gertutik bizi dut egoera hau, konkretuki hemen nirekin, Murcia I espetxe honetan, larriki gaixo aurkitzen den kide bat baitugu: Ventura Manuel Tome, lagunentzat Manu, kide bikaina eta lagun hobea. Bere osasun arazoak Belgikan atxilotua izan aurretik hasi ziren;  hango espetxean mediku proba desberdinak egin zizkioten, baina inoiz ez zioten emaitzen berri eman. Hala ere, minbiziarentzako medikamentuak ematen hasi zitzaizkion, beraz, pentsa dezakegu ordurako bazekitela Manuk gaixotasun hau pairatu zezakeela.  Denbora epe laburrean Manu Espainiara estraditatua izan zen eta Soto del Realeko espetxera eraman zuten, non 7 hilabete luzez isolaturik eduki zuten isolamenduko moduluan. Denbora horretan Manuri mediku azterketa desberdinak egin zizkioten, baina inolako momentutan ez zuen azterketa horien emaitzarik jaso eta gutxiago inolako tratamendurik. Hau eta gero, Manu Murcia I espetxera ekarri zuten eta atxilotua izan zenetik urtebetetik gora pasa eta gero egin zizkioten benetan behar zituen azterketa medikuak, eta hasi zitzaizkion behar zuen jarraipena ematen. Orokorrean, espetxe honetan jasotako tratua ez da txarra izan. Virgen de Arrixaca Murtziako ospitaleari buruz ezin berdina esan. Manuk espetxe honetan daramatzan bi urte hauetan, prostatako minbizia gainditu du, karotida ezegonkorra duela antzeman diote, honek iktus edo garun-infartu bat eragin diezaioke; ezkerreko birikaren heren bat kendu diote eta kimioterapia saio berri bat bukatu berri du biriketako minbiziaren kontra. Horrelako egoera baten aurrean inpotentzia sentimendu izugarria bizi dut. Inpotentzia, jakin badakidalako nik hemendik egin dezakedan ezerk ez duela bermatuko Manu eta antzeko kasuetan dauden kideek behar duten tratamendua eta tratamendu hori behar duten tokian jasoko dutela. Manuk etxean behar du, bere senide eta lagunez inguratuta eta bere konfiantzako medikuaren kontrolpean. Bitartean, Iruñeako espetxean, bere ingurutik gertu. Herriko festak datoz, alaitasuna, juerga eta umorez betetako momentuak. Hala ere, azken eskaritxo bat egingo dizuet: antolatu, parte hartu, mugitu eta ez gelditu etxean. Garai berri hauetan inoiz baino beharrezkoagoa da kalera ateratzea, gaixorik dauden presoak eta bere senideek gure babesa eta goxotasuna behar dute. Beraien legea ere betetzen ez duten estatuek aurrez aurre edukiko gaituzte, kalean, lantokietan, instituzioetan, klasean… Iniziatiba eta mobilizazio berriekin. Animo eta ekin lanari. Ondo pasa Santa Anastasia jaiak. Jo ta ke irabazi arte!

2014ko abuztuaren 26an, Murtziako espetxetik. Joseba Segurola Beobide.

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT