Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Euskalgintza

Kilometroak 2018 festaren aurkezpena, iruditan

Kilometroak 2018 festaren aurkezpena, iruditan
azaroa 17
22:05 2017

Zubiak batuz izango da 2018ko urriaren 7an Urretxu eta Zumarragan egingo duten Kilometroak festaren lema. Leloa, logotipoa, helburuak eta arropa gaur iluntzean aurkeztu dituzte, ekitaldi ibiltari batean. Ikastolako irakaske, ikasle eta gurasoek ilusio handia jarri dute antolaketa lanetan eta Kilometroen ardura ikastolarena bada ere, bi herrietara zabaldu nahi dute. Horregatik aurkeztu dute kalean.

Ikuskizunaren ardatza ipuin bat izan da. Iñaki Aranburuk eta Josune Mujikak egin dituzte narratzaile lanak, azken honek zeinu hizkuntzan.
Aurkezpen ekitaldia lizeoko patioan hasi da, dantzarien, txalapartarien, trikitilariaren eta ikastolako abesbatzaren saioarekin. Handik, bi herrietako batukada buru, Urretxu eta Zumarraga batzen dituen zubira joan dira. Bertan, Andoni Salamerok olerki bat irakurri du.

Argiñe Artolazabal ikastolako lehendakariak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Itziar Agirre Urretxuko zinegotziak (alkatea kanpoan da) ere hitz batzuk esan dituzte.
Ondoren, parte hartzaileak eta ikusleak bi herriak batzen dituen zubitik Zumarragako Euskadi plazara joan dira, batukadak gidatuta. Bertan, oholtza eta pantaila erraldoi bat zituzten zain. Pantailan 1985eko eta 2002ko Kilometroak festetako irudiak eskaini dituzte. 1985ean eta 2002an ikastolako lehendakari zirenak, Patxi Bastida eta Maria Luisa Mujika, oholtzara igo dira. Gainera, Uxue Fernandez eta Mikel Iturriotz bertsolariek bertso batzuk abestu dituzte eta Goiargi abesbatzak Txoria txori abestu du.

Ikuskizunean parte hartu dutenek ibilbidean zehar jasotako koloretako egur zatiak oholtzara igo dituzte. Bertan, pieza horiekin, logoa muntatu dute. Egurrezko pieza handi hauek Mikel Ibarzabal artisauak egin ditu. Logoak meccano haur jolas ezaguneko piezak ekartzen ditu gogora. Hauek elkartuz K18 osatzen da. Piezek Urretxu eta Zumarragako zirkuitua, bidegorria, erreka eta zubia irudikatzen dituzte, leloari erreferentzia eginez. Mikel Ruiz eta Gorka Ojanguren ikastolako ikasle ohiak dira logoaren eta leloaren sortzaileak.

Ekitaldian Kilometroak 2018 festako arropa ere aurkeztu dute. Modeloek izarren pare desfilatu dute, alfonbra gorri baten gainean. Jarraian, ehundik gora lagunek flashmoba egin dute, Euskaraz bizi nahi dut abestiaren erritmora. Pantaila erraldoian jarritako atzera kontuak eman dio amaiera ekitaldiari eta hasiera ofiziala jaiari. Ozen entzun da oihua: “Kilometroak 2018 hasi da!”.

Horra hor gaur arratsaldeko ekitaldiko argazkiak.

IMG_0694 IMG_0705 IMG_0712 IMG_0718 IMG_0726 IMG_0755 IMG_0765 IMG_0776 IMG_0786 IMG_0791 IMG_0802 IMG_0811 IMG_0812 IMG_0825 IMG_0834 IMG_0837 IMG_0845 IMG_0852 IMG_0855 IMG_0859 IMG_0860 IMG_0862 IMG_0866 IMG_0873 IMG_0883 IMG_0885 IMG_0902 IMG_0922 IMG_0923 IMG_0925 IMG_0930 IMG_0931 IMG_0932 IMG_0935 IMG_0943 IMG_0944 IMG_0945 IMG_0946 IMG_0950 IMG_0951 IMG_0954 IMG_0959 IMG_0984 IMG_0991

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]