Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jaietan kale saltzailerik ezin falta (002. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1993/09/14
Otamotz
Gero eta gehiago dira herrietako jaietan mila bitxikeria saltzera hurbiltzen diren kale sa1tzaileak, hauen artean marokoarrak eta hego amerikarrak izan dira orain arte gure artean ospe handiena izan dutenak, hala ere, azken bolada honetan bestelako asko ikusteko aukera ere izaten ari gara: Jon Eli eta Itziar urretxuarrak eta Alon zeregin honetan denbora dezente daramate eta Itziar izan da, hain zuzen ere, kale saltzaileei buruz, besteak beste, luze hitz egin diguna. Itziar Tokyora joan eta bertan kale saltzaile asko ezagutu omen zituen, ez zitzaion bizibide txarra iruditu eta horrelaxe animatu omen zen orain dela lau urte. Bere saltokian aurki daitezkeen zilarra, larruzko pultserak, zetak, poltsak, harri bitxiak, Sri Lanka, Tailandia, Nepal eta Indiakoak dira bereziki herrialde horietan aurkitzen omen dituzte gustuko gauzak (Itziarrek gustuko dituenak baino ez omen ditu sa1tzen) eta prezio onean gainera. «Askotan errazagoa izango litzateke guretzat Madrilera joan eta gauza guzti hauek maioristei merkeago erostea baina nahiago izaten dugu bertara joan eta jatorrizko gauzak erostea» dio Itziarrek. Jendeak gustukoen duena zi1arra omen da, jende gazteak batik bat, beraiek baitira gehien erosten dutenak nahiz eta diru asko ez izan. Itziarren esanetan salmentak, bestalde, ez dira saltokiaren atzean jartzearekin bat egiten, bestelako “teknikak” behar izaten dira, jendea konbentzitzea ere beharrezkoa izaten omen da askotan (berak muti1ak konbentzitzen omen ditu neskak baino errazago, nahiz eta ez batzuekin ez besteekin jardun eta jardun aritzea ez gustatu), izan ere jende askok, fidagaitzenak, ez dute erraz sinesten eraztun bat edota belarritako batzuk zilarrezkoak direla. Honezaz gain, salmenta onak egiteko ezinbestekoa omen da jendea umore onez hartzea eta beraiekin berriketaldi bat egitea, «hala ere, Japonen esate baterako, honezaz gain eros1eak oso kontutan hartzen du saltzailearen itxura» azpimarratzen digu Itziarrek, «hemen erosleak behintzat ez dira regateatzen aritzen» jarraitzen du «zenbait tokitan izugarria da, kalitatezko gauzak ia ordaindu gabe erosi nahi izaten dute kalean saltzen ari zarelako». Euskal Herran salmenta onak egiteko onena toki finko bat izatea omen da, jaiez jai ibiltzea baino, Zarautz adibidez udan oso toki aproposa omen da, «beste aukera bat dendak hornitzea da baina horretarako «stock» handia izan behar da eta inbertsio handiak egin». Dena den. saltokia kalean bertan jartzea ez omen da uste bezain erraza, horretarako baimena eskuratu behar da, «sarr gertatzen da udaletxekoek zure saltoki txikia marokoarrek dituzten bi saltoki handi horien artean jartzea, ia ezkutuan, beraiek eskaintzen dituzten prezioekin lehiatu ezinik, horregatik sarritan kokagune berriak bilatu behar izaten ditugu, nahiz eta baimenik ez izan» argitzen digu. Orain arte, eta Euskal Herrian daudenetik, hirukotea jaiez jai herri askotan ibili da, «hala ere, ez pentsa beti atsegina izaten denik, oso neketsua da, azken finean jaiak toki guztietan berdintsuak dira, gauez ibili behar izaten dugu beti eta azkenean jota bukatzen dugu erantzun digu Itziarrek lanbide bonen gora beherei buruz galdetu diogunean, «gainera jaietan egotekotan guri ere parrandan ibiltzea gustatzen zaigu, saltokiaren atzean egotea baino». Jendeak, herriko jendeak, nola hartzen dituen ere galdetu diogu. “Jende gaztearekin ez dago arazorik” erantzun digu “baina helduek ez gaituzte oso ondo hartzen batzuetan, arlote edota alperrak baino ez garela iruditzen zaie, gutxietsiz, ez dira konturatzen hau beste edozein bizibide beza1akoa dela eta kale­ saltzaileen artean eskulan ederrak egiten dituzten oso artisau trebeak izaten direla». Santa Anastasia hauetan gure artean izango ote dugun galdetu diogunean ezetz erantzun digu, izan ere Itziar berriro ere abiatzeko prestatzen ari da, toki berean luze egon ezin den horietakoa baita, nahiz eta azken bolada honetan bizitoki finko batetan bizitzen hasteko aukeraz pentsatzen hasia dela aitortu, “hala ere, oraingoz behintzat han eta hemen ibiliko naizela uste dut, batean eta bestean» esanez agurtu gaitu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT