Aizpuru abizena (006. alea)
Aizpuru abizena (edo Aizpurua eta Aizpuro moduan ere agertzen delarik) “(h)aitz” edo “(h)atx” haitza edo harriaren esanahia duena eta “buru”, buru edo tontor esanahia duen osagaiez osatuta dago; hau da, haitz tontorraren esanahia du.
Gaur egun abizen oso ezaguna da Euskal Herrian, eta Zumarragan (Aizpuro), Gipuzkoako Zubietan (Aizpurua), Pasaian (Aizpurua) edo Azpeitiako (Aizpuru) herrietan aurki daitezke dagozkien jatorrizko ezkutu heraldikoak. Toponimo moduan, Gabiriako Aitzeleku mendiko inguruetako tontor bat ere Aizpuru izenez ezaguna da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide