Jose Antonio Mendizabal (006. alea)
Duela 22 urte hasi zen Zumarragako danborradan jotzen eta 17 daramatza zuzendari moduan.
Beasain, Azpeitia, Donostia, Legazpi eta Debako danborradak ikustera joaten da eta hauekin konparatuz Zumarragakoa kalitatez ez omen da ez onena ezta txarrena ere, normala baizik. Zumarragako martxa du bertako danborradako piezarik gustukoena.
Helduen eta haurren danborrada antolatzen du taldearekin batera, eta haurrekin lan egitea helduekin egitea baino pozgarriagoa denez, haurrena ilusio handiagoz prestatzen dute.
Danbor nagusi berri batek danborrada zuzentzea gustatuko litzaioke baina inor animatu bitartean berak jarraituko du lan horretan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide