Goierri xake taldeak bere egoitza berria inauguratu du. Urretxuko Labeaga kaleko 54an dago (etxe laranjak). Ekitaldian Miguel Angel Muela Euskal Xake Federakuntzako presidenteak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Iñaki Mendiluze zumarragako zinegotziak parte hartu dute. Goierri xake taldeko Ketxus Amenabarrek beraien egitasmoaren berri eman du. Gazteekin egin behar duten lana azpimarratu du.
Goierrik xake eskola jarri behar du abian larunbatean. Egun horretan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, ate irekien jardunaldia egingo dute. Eskolak urriaren 5ean hasiko dira. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek, 669 79 18 77 zenbakira deitu dezakete edo goierrixakeeskola@gmail.com helbidera idatzi.

