ArteaKalean egitasmoa Urretxu eta Zumarragako kaleetara itzuli da. Kultur Aterkiak herriko sortzaileen lanak ikusgai jarri ditu eta kalea «artearen, elkarrizketaren eta harreman sozialen bidez partekatutako espazio» bihurtzea proposatu du.
Aurtengo ArteaKalean atzo hasi zen. Hasteko, herriko artisten artelanak kalean ikusgai jarri zituzten. Ane Miren Ormazabal, Eider Gorrotxategi, Javi Alonso, Josu Maroto, Julen Etxezarreta, Oier Fernandez, Koldo Cadierno, Laura Garziandia, Marta Lopez de Gauna, Nerea Murillo, Argi eta Oihana Merino, Ramon Sanchez, Saioa Arin, Unai de Miguel, Ibei eta Txarli Lorenzoren lanak ikusi ahal dira. Ondoren, Ines Osinagak kontzertua egin zuen Areizaga-Kalebarren plazan.
Lanak urriaren 10a arte egongo dira ikusgai Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Urriaren 10ean, 19:30ean, kalejira egingo dute artelanak jasotzeko. Ondoren, 20:30ean, luntxa egingo dute gaztetxean. Amaitzeko, 22:30ean Pettik kontzertua egingo du toki berean.

